Musika

badok

2019.03.12

badok

‘Margolaria’ filmetik kanpo geratutako bideoa ikusgai

Martxoaren 22an estreinatuko da zinema aretoetan Margolaria, Mikel Urdangarin kantariaren inguruan Oier Aranzabalek egindako film dokumentala. Margolaria Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen iaz, Zinemira sailaren barruan, eta orain areto komertzialetara iritsiko da. Aranzabalek bi urte inguru eman zituen Urdangarinen atzetik irudiak grabatzen, sortzaile baten egunerokoa jaso nahian. Grabatutako material asko ez da filmean sartu, eta kanpoan geratutako zati bat zabaldu dugu gaur BADOK atarian. Londresera bidean, ferry-an grabatutako “Herri zaharra” abestiaren bertsio akustikoa da.

Margolaria Zinemaldian estreinatu zenean, Berria egunkariak Oier Aranzabali egindako elkarrizketa irakurri dezakezue hemen.

ETIKETAK:Maluta FilmsMikel UrdangarinOier Aranzabal