Musika

badok

2018.07.10

badok

Mark Dasousak ekoitzi du Esne Beltzaren disko berria

Esne Beltza disko berria grabatzen ari da egun hauetan Usurbilgo (Gipuzkoa) Higain estudioan.  Taldearen zazpigarren lana izango da eta Haritz Harreguy soinu teknikariarekin grabatzen duen lehenengoa. Oraingoan Mark Dasousa valentziarra hautatu du Esne Beltzak ekoizpen artistikoa egiteko. Aspencat, Zoo, Smoking Souls eta beste hainbat talderekin lan egindakoa da Dasousa, bere Atomic estudioan. Talde horiekin harreman estua da Esne Beltzak —agertokia partekatu dute, diskoetan kolaboratu….— eta haien arrakastaren erantzuleetako bat Dasousa bera da. Joan den astean Arantzan (Nafarroa) egon zen Dasousa, Esne Beltzaren entsegu lokalean, kantuak prestatzen, eta astelehenean diskoa grabatzen hasi ziren Usurbilen. 

Esne Beltza entseguetan

Esne Beltza entsegu lokalean, Mark Dasousa ekoizlearekin. (Esne Beltza)

Diskoa grabatu ondoren, uztailaren bukaeran Japoniara joango da taldea. Hiru kontzertu emango ditu Shibuyan (uztailaren 25ean), Naeban (uztailaren 28an. Fuji Rock jaialdian) eta Okinawan (uztailaren 29an). Euskal Herrian zuzenean ikusteko hurrengo aukerak abuztuaren 4an Ezpeletan eta 13an Leitzan izango dira.

ETIKETAK:Esne BeltzaHaritz HarreguyMark Dasousa