Musika

badok

2020.03.12

badok

Miribillako kontzertua urriaren 31ra atzeratu du Gatibuk

Gatibu taldeak bere 20. urtemuga ospatzeko martxoaren 28an Bilboko Bilbao Arena-Miribillan eskaini behar zuen kontzertua urriaren 31ra atzeratu dute, koronabirusen krisia dela eta. “Bizitzen ari garen krisiari aurre egiteko ardura pertsonalak eta kolektiboak hartzeko garaia dela iruditzen zaigu. Lehentasuna herritarron osasuna da”, azaldu du taldeak ohar batean. COVID-19 gaitzaren zabalkundeari eusteko neurri gisa, “osasun arloko arduradun publikoen gomendio eta aginduei men eginez” hartu du erabakia.

Gatibu taldeko kideak, Bilboko Bizkaia Arenan

Gatibuko kideek urriaren 31n ospatuko dute 20. urtemuga. (Marisol Ramirez / Foku)

Martxoaren 28ko kontzerturako erositako sarrerek bere horretan balioko dute urriaren 31ko kontzerturako ere. Dirua berreskuratu nahi duenak, martxoko 27ra artea dauka epea, arratsaldeko 17:00ak arte, entradas@wegow.com e-mailean. Dirua itzuliko zaie erosketa egin zuten txartelan. Sarrera fisikoa erosi zutenek, info@pandaartistmanagement.net helbidera idatzi behar dute eta haiek jarriko dira harremanetan eroslearekin.

IMG-20200312-WA0006

ETIKETAK:Gatibu