Musika

badok

2014.11.21

badok

Niña Coyote eta Chico Tornado, kantu berriak eta bira

Niña Coyote eta Chico Tornado Andoaingo Garate estudioan hasi dira nahasten San Frantziskon (Kalifornia) joan den hilean grabaturiko kantuak. Bikoteak hiru kontzertu eman zituen urrian San Frantzisko, Los Angeles eta Mexicali hirietan —Tania de Sousak eta Fermin Muguruzak ere parte hartu zuten emanaldi haietan— eta Faultline estudioan material berria grabatzeko baliatu zuen bidaia.

grabatzen

Niña Coyote eta Chico Tornado San Frantziskoko Faultline Studios-en grabatzen.

Bestalde, taldearentzat gogoangarria izan den 2014. urteari azkena emateko, lau kontzertu eskainiko ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Capsula eta Belakorekin. Abenduaren 25ean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 26an Bilboko Kafe Antzokian, 27an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean eta 2015eko urtarrilaren 5ean, Iruñeko Zentral Kafen.

capsula-bela-tornado

ETIKETAK:Niña Coyote eta Chico Tornado