Skakeitan taldearen bideoklipa, Asier LI eta Moxalen diskoak, Ezpalak-en lan berriaren aurrerapena, Dimetal Fest jaialdiaren atzeratzea, Gaztea Maketa Lehiaketako Finala edota Baga-Biga diskoetxeak antolaturiko Outlet Musikala... Asteak eman dituen albisteetako batzuk izan dira.... gehiago irakurri
Gaur ikusi du argia 'Arrebetxe'-k, Moxalen disko berriak. Hannot Mintegiak gela batean gitarra akustikoarekin ondutako lana da, kantuak eta pasarte instrumentalak biltzen dituena. Abesti horietako baten bideoklipa aurkezten dizuegu gaur.... gehiago irakurri
Igor Arzuaga aspaldiko kantetara itzuli da 'Menditik jaitsi ginen' lan berrian. Hasier Oleaga bateria eta Victor Gomez kontrabaxua izan ditu lagun diskoan, jazz formatura hurbilduta. "Abesti zaharren bilduma» modura definitu du lana , luzez berekin eraman dituen kantuei «beste aukera bat» emateko baliatu baitu.... gehiago irakurri
'Horrela bizitzeko' proiektua osatzen duten sei diskoetatik bigarrena kaleratu du Asier LI musikariak. 'Nihaur' izenburua jarri dio abesti bilduma honi, Asier LI bera baita subjektuaren eraikuntzari buruzko gogoetaren objektu eta subjektu.... gehiago irakurri
Hotzikara taldean ibilitako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagasti musikarien errebelazioa da Mihise. Izen eta proposamen aldaketak haustura bat islatzen du, bilakaera adierazgarri bat. Rockaren aldarte gordinetik nabarmen urrundu dira, esperimentatzeko eta beste norabide bat lantzeko.... gehiago irakurri
Kepa Junkerari emandako Adarra saria, Sara Zozaya, Izatefaltsua eta Igor San Juanen diskoak, Hilotz, Nøgen eta Eskean Kristören abesti berriak, Fermin Muguruzak Record Store Day egunerako kaleratuko duen singlea, Donostiako Jazzaldiaren egitarauaren aurkezpena... Asteak eman dituen albisteetako batzuk dira. ... gehiago irakurri
Zea Mays taldeak kontzertua eman zuen Donostian, 391 entzule maskaraturen aurrean, edukiera pandemiagatik erdira jaitsita zeukan Viktoria Eugenia antzokian. Aiora Renteriak hitzez adierazi zuen antzokian nagusi zen giroa: "Erdi negarrez nago. Hau supersurrealista da, baina eskerrik asko hemen egoteagatik!".... gehiago irakurri
Ia lau ordu iraungo duen sei piezako «saiakera musika fikzionatua» osatu du Asier LI konpositoreak. Naturari eta generoari buruzko gogoetek zeharkatutako obra musikal bat da lana, aoinu esperimentazioaren, saiakera filosofikoaren eta ambient musikaren artean dabilena. Lehen atala kaleratu du.... gehiago irakurri
Oraingoz gutxi batzuk baino ez dira, baina zuzeneko emanaldiez berriz gozatzeko atea zabaldu da hiru hilabeteren ostean. Asteak eman duen berri nagusietako bat izan da. Hori eta egun hauetan argitaratu diren kantu, disko eta bideoklip berriak bildu ditugu ondorengo albiste katean.... gehiago irakurri
Mihise taldearen lehen diskoa ezagutzen hasi gara gaur. Usurbilgo (Gipuzkoa) hirukoteak 'Kronik@' izenburuko lana plazaratuko du datozen egunetan eta bertatik ateratako singlea estreinatu dugu, "Besterik ez" abestia.... gehiago irakurri