Musika

badok

2020.06.25

badok

Moxalen bideoklip berria estreinatu dugu, “Danak onak”

Gaur ikusi du argia Arrebetxe-k, Moxalen disko berriak. Forbidden Colours zigiluak azaldu duenez, “beste bat izan behar zen” Hannot Mintegiaren bakarkako proiektuaren bigarren lana, “baina hau agertu da”. Arrebaren etxeko gela batean sortu eta grabatu du Mintegiak, 50eko hamarkadako Sovereing gitarra akustiko bat lagun zuela. Gitarra eta gela bat izan dira lanaren oinarrizko osagaiak, “baina baita pelikulak, liburuak, soinu banda aurkituak eta basoak ere”. Emaitza, ezohiko lan bat da, kantuak eta pasarte instrumentalak biltzen dituena. “Danak onak” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu.

Audience taldea utzi ondoren Hannot Mintegiak sortutako proiektua da Moxal. Iaz argitaratu zuen lehen diskoa, Zaldikatu, hainbat musikariren ekarpenarekin ondutako lana. Iazko abenduan “Aurtengo negue” abestia plazaratu zuen, Negurik gogorrena izeneko EP baten aurrerapen gisa. Hura izan behar zen Moxalen bigarren lana, baina bidean Arrebetxe azaldu da, “bakarrik sortutako diskoa, baina ez bakardadean (edo alderantziz)”, Forbidden Coloursen azaldu duenez.

MOXAL_LOCAL

Hannot Mintegia, entsegu lokalean.

ETIKETAK:Forbidden ColoursHannot MintegiaMoxal