Montauk taldeak ibilbideko bigarren lana argitaratu du: 'Geruzak'. Giroa nabarmentzen duen rocka egiten dute, pop eta elektronika ukituekin. Literaturaren eragina dute hitzek. "Jakin dugu islatzen modu zuzenago eta zehatzago batean buruan genuen atmosfera", azaldu du Beñat Goitia abeslari eta konpositoreak.... gehiago irakurri
Ez dira asko Donostiako Kursaaleko auditoriuma bi egunez —eta bat astelehena izanda, gainera— ia goraino betetzeko gai diren euskal musikariak. Benito Lertxundik, baina, 3.500 lagun bildu ditu bi egun horietan, haren musika proposamenak oraindik ere jarraitzaile ugari duen seinale.... gehiago irakurri
Trikiti doinuei presentzia apalagoa eta ahotsei protagonismo handiagoa emanez ondu du Huntza taldeak 'Xilema' bigarren lan luzea. Lehen diskoak izandako oihartzunaren presioa alde batera uzten saiatu direla azaldu du taldeak.... gehiago irakurri
Hamar urte dira Mikel Laboa zendu zenetik, eta, «omenaldi modura», haren grabazio argitaratu denak Jose Luis Zumetaren diseinua duen kutxa batean bildu ditu Elkar diskoetxeak, hamar diskotan. Emazte zuen Mari Sol Bastidak aurkeztu zuen argitalpen berria.... gehiago irakurri
Gatibuk 'Azken indioak' zortzigarren lana kaleratu du. AEBetako Santi Garcia ekoizlearekin grabaturiko zazpi abesti bildu ditu diskoan. "Hartuko ez genituen bideak hartzen lagundu digu, eta iritsi gara bere esku hartzerik gabe inoiz iritsiko ez ginen tokietara". Durangoko Azokako Ahotsenean aurkeztuko dute.... gehiago irakurri
Lisabök disko berria kaleratuko du bihar, abenduak 1. 'Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen' du izenburu diskoak, eta bihar eguerditik aurrera 'Rockdelux' aldizkariaren web orrian entzun ahal izango da osorik. Durangoko Azokan egingo da salgai.... gehiago irakurri
Keu Agirretxeak eta Xabier Iriondok osatzen duten KX bikoteak Mikel Laboari omenaldia egin dio haren heriotzaren 10. urtemuga dela eta. "Denak ala iñor ez" abestiaren bertsioa grabatu du, eta bideoklip batean zabaldu du.... gehiago irakurri
Fermin Muguruzak egin du datorren urteko Korrikaren kantua, "Klika". Muguruzak kutsu arabiarreko elektro-rap abestia sortu du, euskal doinu tradizionalekin nahastua, eta berau interpretatzeko Mad Muasel eta La Furia abeslariak elkartu ditu.... gehiago irakurri
Baobabs Will Destroy Your Planet taldeak bigarren diskoa kaleratu du: 'Argiaren abiadura'. Estudioko lan sakonagoa eginez, lortu dute beren soinua eta nortasuna sendotzea. Pop musikaren hiru hamarkadetako eraginak bildu dituzte lan berrian. ... gehiago irakurri
Hamar urteko ibilbidea egin ondoren, Enkore taldeak agur esango du 2019an. Hala iragarri du Facebooken jarritako mezuan. "Agur esateko unea heldu da. Hasi ginenean bagenekien momentu hau noizbait helduko zela, eta orain argi ikusten dugu: Enkorek 10 urte beteko ditu, eta horrekin batera, eszenatokiak utziko ditugu".... gehiago irakurri