"Berezkotasuna dario diskoari, barru-barrutik kantatzen digulako kantariak, eta «ez naiz ihesean joango bizitza dastatu gabe» kantatzen duenean, uki dezakezulako itxaropen, eskarmentu eta egoskorkeria. Bere buruaz ari dela sumatzen duzu". (Andoni Tolosa)... gehiago irakurri
Euskal kantu herrikoiak jazz-rock fusioarekin nahasi ditu Oihan Oliarj-Inesek 'Oihaneko zühainetan' diskoan, eta lan prozesua 'Basahaideak' dokumentalean bildu du Elsa Oliarj-Inesek. Igandean biak aurkeztuko dituzte Maulen, diskoko hainbat kantari eta musikariren parte-hartzearekin.... gehiago irakurri
Hiria hartu du ardatz Rafa Rueda musikariak bere bakarkako bosgarren diskoa sortzeko: 'Hiri kristalezkoa'. Jon Agirrezabalaga ekoizlearekin lan egin du musikariak, eta jauzi estetiko bat emateko beharra zuela azaldu du. Azaroaren 24an hasiko da zuzeneko aurkezpenekin, Donostian.... gehiago irakurri
Herri musikan erabilitako instrumentuen bilduma osatua argitaratu du Juan Mari Beltranek 'Soinu-tresnak euskal herri musikan, 1985-2010' liburu, CD eta DVDan. 1980ko hamarkada erdialdera abiatutako proiektu baten hirugarren eta azken urratsa du hau Beltranek.... gehiago irakurri
Zuzeneko bira izateko sortu zuen proiektua, 'Besamotzak', disko bihurtu du Joseba Tapiak. Bere bakarkako ibilbidean sortutako 11 kantu berrinterpretatu ditu, gitarra elektrikoarekin, "abesti horiei bizi berri bat emateko". Igandean Usurbilgo Sutegi kultur etxean aurkeztuko du lan berria.... gehiago irakurri
Gaur aurkeztuko du Joseba Tapiak bere disko berria, 'Besamotzak'. Gitarra elektrikoari heldu dio Tapiak, eta bere bakarkako diskoetako 11 kantu ahaire berriz jantzi ditu talde baten laguntzaz. Bideo honetan diskoari buruzko hainbat azalpen ematen ditu Tapiak. ... gehiago irakurri
Abenduaren 1ean kaleratzekoa da Bidehuts zigiluko taldeek prestatu duten 'Mirailak' diskoa. Kontzertu bakar baten bidez aurkeztuko dute abenduaren 16an, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Bidehutseko bederatzi taldek hartuko dute parte.... gehiago irakurri
Urtero bezala, uda amaitu ondoren dozenaka disko argitaratuko dira Euskal Herrian, Durangoko Azokara begira. Informazioa bildu ahala, horien berri ematen joango gara post honetan. Alboka, Berri Txarrak, Joseba Tapia, Mugaldekoak, Rafa Rueda, Zazkel (argazkian) edota La Basu dira lan berria prest dutenetako batzuk.... gehiago irakurri
Gazteen gustukoak gertatu eta helduagoek ere protestarik gabe entzungo dituzten kantuak baitaude lan honetan. Hamar abestiak konturatu ere egin gabe pasatu eta play botoiari berriro sakatzeko gogoa izatea ez da seinale txarra!... gehiago irakurri
Bilbotarrek Euskal Pop Erradikala etiketa erabili ohi dute umoretsu haien metraila dantzagarria definitzeko. Eta muturreko proposamen horretan askotariko elementuak nahasten dira: Kool and the Gangen funka, Talking Headsen new wavea, The Cureren iluntasuna eta Jotakieren popa.... gehiago irakurri