'Kontsumo produkto'-k Paxkal Irigoienen gaitasun musikalen katalogo gisa funtzionatzen duela dirudi. Horrek dauzkan alde onekin eta ez hain onekin, azken finean. (Antton Iturbe)... gehiago irakurri
Horrelako lanak behar ditu euskarazko metal alternatiboak. Metal eta rock alternatiboaren osagai interesgarrienak hartu ditu Leitzako seikoteak: gordintasuna eta melodia. (Inaxio Esnaola)... gehiago irakurri
Hiru urte besterik ez duen taldeak lehen diskoa argitaratu du duela gutxi —lehen maketa bat zuen—, eta bai kritika eta bai publikoa bereganatzea lortu du. Gaztea-ko maketa lehiaketako finalera iritsi dira azkeneko aldian, eta hamaika kontzertu eman dituzte. (Ihintza Orbegozo)... gehiago irakurri
Tenpora taldeak asteburu honetan grabatuko du bere bigarren diskoa, Beasaingo Pottoko estudioan, Fredi Pelaez soinu teknikariarekin. Bi egunetan grabatuko ditu diskoa osatuko duten hamar abestiak. Lana irailean argitaratuko du.... gehiago irakurri
Xabier Laskibar Tximas omenduko dute datorren larunbatean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, hainbat taldek parte hartuko duten kontzertu batean. Laskibar Kiowak eta Arakajun taldeetako kidea izan zen, eta iazko irailean zendu zen, 50 urte zituela. ... gehiago irakurri
Paxkal Irigoienek bere bigarren diskoa plazaratu du, "Kontsumo produkto". Usopop jaialdian aurkeztuko du, larunbatean, Sarako Lizarrietan, Kontsumo Orkestrak lagunduta. Jabetza pribatuaren kritika eta multinazionalek gobernatu bizien salaketa egiten du Irigoienek.... gehiago irakurri
Oso berezkoa izan du beti Balerdi Balerdi taldeak ironia. Ironia eta bere ingurunea umorez, kritikotasunez eta goxotasunez erretratatzeko joera agerikoa. Hala erakutsi zuen 1991n argitaratutako hamar hazbeteko lanean, eta hala segitzen du erakusten mende laurden geroago ere. ... gehiago irakurri
Hormetan jarrita dauden irudiek ederki laburbiltzen dute azken hogei urteotako Euskal Herriko musika panorama. Badu museo baten kutsua. Lehen aldiz barrutik bisitatu nuenean behintzat, denbora eman nuen argazki horiei begira, jakin-minez. Lehen aldietan maiz gertatzen den gisan, dena izan zen harridura egun hartan. Lo egiteko hain ondo atonduta dagoen... gehiago irakurri
Josu Ximun Billelabeitia eta Cris Lizarraga elkarrizketatu ditugu Soinu Eleak sailaren ale berri honetan eta erakutsi digute Belakoren atzean jakingura handiko lau musikari ausart eta, batik bat, espresio artistiko pertsonal, ireki eta zintzoa maite duten lau lagun bikain daudela.... gehiago irakurri
Duela urte eta erdi inguru, aurrez lotuta zituen kontzertu guztiak bertan behera utzi eta agur esan zuen Lurra taldeak, Iñigo Muguruza taldekideari antzemandako gaixotasuna zela eta. Zorionez, taldea berriz martxan da eta zuzenekoetara itzuliko da. ... gehiago irakurri