Musika

badok

2015.09.29

badok

Peiremans+ bueltan da, 10 urte geroago

Peiremans+ taldea eszenatokietara itzuliko da azaroan. Zazpi kontzertu emango ditu Gorka UrbizukImanol Ubedak, Marino Goñik eta Haritz Beristainek osatutako taldeak, eta ondoren, printzipioz, berriz desegingo da.

peiremans

Peiremans+ 2015: Gorka Urbizu, Haritz Beristain, Marino Goñi eta Imanol Ubeda.

 

Taldeak lehen disko txikia —eta bakarra— kaleratu zuenetik 10 urte igaro direla gogoan harturik, zenbait kontzertu emateko berriz elkartzea erabaki dute, Berri Txarrak-ek Denbora da poligrafo bakarra diskoaren biran atsedenaldi bat egingo duela profitatuz. Halaber, hiru kanta berri grabatu dituzte Bonberenea estudioan.

Hauek dira kontzertuen datak eta lekuak:

  • azaroak 5: Bilboko Kafe Antzokian (+ Izaki Gardenak) —sarrerak agortu dira—
  • azaroak 6: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan (+ Nire)
  • azaroak 7: Iruñeko Zentral aretoan (+ Monte del Oso)
  • azaroak 12: Donostiako Dabadaba aretoan (+ Estankona) —sarrerak agortu dira—
  • azaroak 13: Baionako Le Magneto aretoan
  • azaroak 14: Gernikako Iparragirre aretoan (+ Sueder)
  • azaroak 15: Tolosako Bonberenean

ETIKETAK:Gorka UrbizuHaritz BeristainImanol UbedaIzaki GardenakMarino GoñiPeiremans+