Musika

badok

2019.05.09

badok

Pelax laukotearen disko berria estreinatu dugu

Inoiz baino taldeago, sendoago eta ausartago ageri da Pelax laukotea egun gutxi barru argitaratuko duen disko berrian. Lanak taldearen izena eramango du eta hogei minutu inguruko bi piezak osatzen dute. Diskoa euskarri fisikoan —CD eta LP formatuetan– argitaratu bitartean hemen bakarrik entzun ahal izango duzu.

pelax064

Pelax taldeak “rock progresiboaren usaina” duen diskoa osatu du. (Nagore Legarreta)

Unai Pelayo Pelax abeslari eta gitarristaren inguruan osatutako laukoteak —Iker Vazquez (bateria), Iñigo Ozaeta (baxua) eta Andoni Olaetxea (gitarra) dira beste hiru kideak— grabatzen duen bigarren diskoa da Pelax, 2017an argitaratutako Talkak egiten du didaktika izenekoaren ondoren. Pelaxek azaldu duenez, taldearekin lortutako “dinamika geldiezinaren” ondorioa da diskoa, “talde sendoa edukitzeak ematen duen egonkortasunari heldurik laukoteak askatasunez esperimentatzeko bidea hartu duelako”. Horrela, lau musikariak batera joz grabatu dituzte diskoa osatzen duten bi piezak —izenbururik gabeak eta “rock progresiboaren usaina” dutenak, Pelaxen arabera—, Berako (Nafarroa) Atala estudioan, Iñigo Irazokirekin.

Diskoa aurkezteko lehen kontzertuak, maiatzaren 17an Abadiñoko Probalekuan (+ Izaki Gardenak) , eta 18an, Orozko Rock jaialdian, eskainiko ditu Pelaxek. Ondorengo afixan dituzue aurkezpenen datak eta lekuak.

Pelax bira

ETIKETAK:Andoni OlaetxeaIker VazquezIñigo IrazokiIñigo OzaetaPelax