Musika

badok

2022.06.16

badok

Ruper Ordorikak kolaboratu du Benizzeren single berrian

Gonbidatu berezi bat dakar Benizze-ren single berriak. Ez da ohikoa Ruper Ordorika kolaborazio lanetan entzutea, eta are gutxiago musika elektronikoko sortzaile baten alboan, baina Beñat Goitia gasteiztarrak lortu du haren ahotsak “Mamuak eta izozkiak” abestia janztea. “Musikari  bakoitzak amets eta helburu batzuk ditu, eta kolaborazio honekin garrantzitsuenetako bat bete dut”, azaldu du Goitiak. Halaber, Ordorikaren ahotsari “autotune geruzatxo bat” ipini dion lehenengoa dela nabarmendu du.

“Bazatoz” eta “Zilarrezko bala” kaleratu ondotik, “Mamuak eta izozkiak” da Benizzeren hirugarren singlea. Aurrekoen gordintasunaren ostean, pop ukituak ditu abesti berriak. Goitiak azaldu duenez, “90. hamarkadara garamatza, dena ondo zihoan hamarkadara, eguzkia eta oporrak nagusi ziren hamarkadara”. Goitiaren haurtzarora, hain zuzen. Baina urteak igaro ahala, “oparotasun faltsu horren mozorroa erori denean eta nagusi egin garenean, errealitateaz ohartu gara. Dagoeneko betiko lagunak ez daude beti bezain hurbil”, dio Montauk taldeko kide ohiak.

ETIKETAK:Beñat GoitiaBenizzeMontaukRuper Ordorika