Musika

badok

2019.11.06

badok

Ruper Ordorikaren Kafe Antzokiko kontzertuen biniloa

Bilboko Kafe Antzokiak sorturiko Soinuak zigilu berriak Ruper Ordorikaren zuzeneko disko bikoitza argitaratu du biniloan. Ordorikak Kafe Antzokian grabatu dituen hiru diskoetatik —Gaur (Esan Ozenki, 2000), Hamar t’erdietan (Elkar, 2008) eta Kafe Antzokian (Elkar, 2019)— aukeratutako 18 kantu biltzen ditu eta dagoeneko eros daiteke Kafe Antzokiaren webgunean. Ohitura bihurtu da Ordorikak urtero Gabonak inguruan kontzertua eskaintzea Kafe Antzokian, eta aurten ere hala izango da. Emanaldia abenduaren 14an izango da eta bertara joateko sarrerak dagoeneko salgai daude.

Ruper KA

Ruper Ordorikak urtero jo ohi du Bilboko Kafe Antzokian. Aurten abenduaren 14an izango da.

Kutxa batean bildutako bi biniloen tirada murritza egin du Soinuak zigiluak. 500 ale baino ez dira argitaratu eta horiek agortzean ez da bigarren ediziorik egingo. Hauek dira aukeratutako abestiak:

-Aspaldian (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Crack (Pipa bat) (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Fas Fatum  (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)
-Berandu dabiltza (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)

-Herdoilarena (Hitzak: Bernardo Atxaga-Musika: Ruper Ordorika)
-Bye bye gizontxo (Hitzak: Joxemari Iturralde-Musika: Ruper Ordorika)
-Galtzetan gordetzeko koblak (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
-Martin Larralde (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)

-Zerutik gertu ez da ondo egoten (Hitzak: Dionisio Cañas-Musika: Ruper Ordorika)
-Zure etxera noa (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Ahots urrunak (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Lera zakurren balada (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
-Egia da (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)

-Nor da? (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Zaindu maite duzun hori (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Ene begiek (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Ruper Ordorika)
-Ez da posible (Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
-Labexomorro (Hitzak eta musika: Herrikoiak / Moldaketa: Ruper Ordorika & Mugalaris)

ETIKETAK:Kafe AntzokiaRuper OrdorikaSoinuak