Musika

badok

2018.03.06

badok

Soinuaren alde teknikoari begiratuko dio ‘Uantxuflai’ saio berriak

Kanaldude telebistak musika saio berria estreinatu du. Uantxuflai izena du eta ez da ohiko musika saioa izango. “Soinuak pasionatzen dituen guztiei zuzendutako hitzordua” izango dela iragarri dute. Izan ere, soinuaren alderdi teknikoari begiratuko dio Allande Etxeberrik eta Paxkal Irigoienek gidatutako emankizunak. “Soinuaren mundu konplexuan” barneratzeko proposamena egingo du hilean behin, “soinu teknikari, kantari, musikari, oro har musika panoraman agertzen diren aktoreen teknikak, bizipenak, metodologia, materiala… argitan ezartzeko”.

Haritz Harreguy musikari eta Higain estudioko soinu teknikaria izan da lehen gonbidatua. Bi saio grabatu dituzte Harreguyrekin Usurbilgo (Gipuzkoa) estudioan, eta horietariko lehenengoa jada ikusgai dago.

ETIKETAK:Allande EtxeberriHaritz HarreguyHigainKanaldudePaxkal IrigoienTelebistaUantxuflai