Musika

badok

2019.12.19

badok

Suaia eta Lahaine bueltan dira Herrimina taldearekin

Gorka Suaia eta Endika Lahaine abeslariak bueltan dira proiektu berri batekin. Herrima taldea sortu dute —2015ean argitarautako lanaren izenburutik hartu dute izena– beste hiru musikarirekin: Xixo (perkusioa), Pagaza (gitarra eta trikitixa) eta Markel Andia (DJ eta sanplerrak). Aurkezpen gisa, “Chicago Boys” abestiaren bideoklipa zabaldu du taldeak, Washingtonetik Latinoamerika osoan planifikatu diren estatu kolpeak salatu, eta aldi berean, herriek beraien etorkizuna erabakitzeko eta bakean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duen kumbia-reggae estiloko abestia.

Abestiaren ekoizpen musikalaz Askapen Sound arduratu da eta Etchecoyk ekoiztutako ikus-entzunezko bideoklipean bi mundu elkartzen dira, landatarra eta hiritarra, elkartuko gaituen eraldaketarako mezuaren bila.

ETIKETAK:Endika LahaineGorka SuaiaHerrimaSuaia eta Lahaine