Musika

badok

2019.04.24

badok

‘Sukarra zugaz’ bira iragarri du EH Sukarrak

EH Sukarra-k bira hasiko du maiatzean, Mikel Gorosabel abeslari eta gitarristak iragarri duenez. Sukarra zugaz izena jarri diote birari, eta oraingoz bost kontzertu baieztatu dituzte: maiatzaren 11n, Arantzako (Nafarroa) aterpetxean, maiatzaren 25ean, Getariako (Gipuzkoa) gaztetxean; ekainaren 1ean, Elgetako (Gipuzkoa) Espaloia kafe antzokian; ekainaren 7ean, Soraluzeko (Gipuzkoa) herriko tabernan; eta ekainaren 15ean, Gasteizko Garage aretoan.

ehsukarra

EH Sukarra errepidera itzuliko da maiatzean.

Bira honetan, Cesar Tejada baxu jotzailea itzuliko da taldera. EH Sukarraren lehen zazpi diskoetan parte hartu zuen Tejadak, baina 2008an argitaratutako zuzeneko diskoaren ondoren taldea utzi zuen. EH Sukarrak 2015ean kaleratu zuen orain arteko azken diskoa, Azken gezia (Oihuka). Mikel Gorosabelek aldiz, bakarkako lehen lana argitratu zuen 2017an, Barne basoan barna.

ETIKETAK:Cesar TejadaEh SukarraMikel Gorosabel