Musika

badok

2018.03.29

badok

Uantxuflai #2: Haritz Harreguy (2. zatia)

Kanaldude telebistako Uantxuflai musika saioaren bigarren atala ikusgai dago jada. Haritz Harreguy musikari eta soinu teknikariari Higain estudioan egindako elkarrizketaren bigarren zatian, kantu baten nahasketa prozesua erakutsi dute.

“Soinuaren mundu konplexuan” barneratzeko proposamena egingo du hilean behin Uantxuflai saioak, “soinu teknikari, kantari, musikari, oro har musika panoraman agertzen diren aktoreen teknikak, bizipenak, metodologia, materiala… argitan ezartzeko”. Allande Etxeberri eta Paxkal Irigoien musikariek aurkezten dute.


Elkarrizketaren lehen zatia ikusteko, sakatu hemen.

ETIKETAK:Haritz HarreguyHigainKanaldude