Musika

badok

2020.11.24

badok

Willis Drummond agertokietara itzuliko da laukote bilakaturik

Willis Drummond agertokietara itzuliko da abenduan, eta taldekide berri batekin egingo du. Vincent Bestaven Botibol taldeko kideak bat egingo du hirukotearekin eta teklatuak, gitarra eta ahotsa erantsiko dizkie haren abestiei. Garai bereziendako kontzertu berezia emanaldi sorta iragarri berri du Willis Drummonek. Sei kontzertu izango dira, martxoko itxialdiaz geroztik taldeak eskainiko dituen lehenengoak.

unnamed-19

Jurgi Ekiza, Felix Buff, Xan Bidegain eta Vincent Bestaven taldekide berria.

Abenduaren 7an Errenteriako Niessen aretoan joko du, Tinnitus taldearekin batera. Emanaldi horretarako sarrera guztiak saldu dira dagoeneko. Beste horrenbeste gertatu da abenduaren 12an Oñatiko Gaztelekuan eskainiko duen kontzertuarekin. Abenduaren 19an Azpeitiko Soreasu antzokian izango da Willis Drummond. Hurrengo hiru emanaldiak 2021eko urtarrilean izango dira: 16an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 22an Andoaingo Bastero Kulturgunean eta 30ean Miarritzeko Atabal aretoan.

ETIKETAK:BotibolTinnitusVincent BestavenWillis Drummond