Musika

badok

2018.01.22

badok

‘Gure Tokiak’ bira egingo du Willis Drummond-ek

Joseba Baleztenak Willis Drummond utziko zuela iragarri ondoren nork ordezkatuko zuen jakitea falta zen. Inkognita jada argitu du taldeak berak: ez da ordezkorik izango eta aurrerantzean hirukotea izango da Willis Drummond. Hortaz, laukotea eta boskotea izan ondoren, jatorrizko formatura itzuliko da duela 15 urte sorturiko taldea. Jurgi Ekiza (ahotsa eta gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria) ariko dira taula gainean hemendik aurrera

Willis Drummond hirukotea

Felix Buff + Xan Bidegain + Jurgi Ekiza = Willis Drummond (2018)

Lehen kontzertua hirukote gisa otsailaren 10ean emango du taldeak, Baionako Magneto aretoan, Bar Fest jaialdiaren barruan. Ondoren, Japoniara joango da taldea lau kontzertu emateko: otsailaren 13an Shibuya hirian, otsailaren 17an eta 18an Shinjukun eta 19an Shimokitazawan.

Euskal Herrira itzuli ondoren, Gure Tokiak Tour bira abiatuko du hirukoteak. “Toki guzi hauek bereziak dira arrazoin ezberdinengatik… Batzuek taldearen ibilbidean garrantzia izan dute, beste batzuk adiskidetasun handien sorlekuak izan dira, eta beste batzuk toki berriak dira guretako, orain arte ezin izan genuelako harat joateko gomita onartu…”, azaldu du taldeak. Hauek izango dira bira osatuko duten kontzertuen datak eta lekuak:

  • Otsailak 24 – MUTRIKU @ GAZTETXEA  + Kuartz
  • Otsailak 25 – OÑATI @ GAZTETXEA
  • Martxoak 1 – GASTEIZ @ GAZTETXEA + Azken Aukera
  • Martxoak 2 – BERGARA @ GAZTETXEA + Rukula
  • Martxoak 3 – LARRABETZU @ GAZTETXEA + Sorotan Babies
  • Martxoak 9 – ORIO @ GAZTETXEA
  • Martxoak 10 – LEITZA @ TORREA HERRIKO TABERNA
  • Martxoak 15 – BEASAIN @ GAZTETXEA + Rukula
  • Martxoak 16 – AMURRIO @ BURUBIO + The Mockers
  • Martxoak 17 – LEKORNE @ LA GAITA
  • Martxoak 18 – TOLOSA @ BONBERENEA
ETIKETAK:Felix BuffJoseba BaleztenaJurgi EkizaWillis DrummondXan Bidegain