Musika

badok

2019.02.11

badok

Ze Esatek! taldeak agur esan du

Hamar urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Ze Esatek! taldeak. Gaur eman du ezagutzera erabakia, “Norbaitek somatuko al du gure falta? Beharbada ez, nork daki!” izenburua duen komunikatu baten bidez. Taldekideek bertan azaldu dutenez, “ondo pasatzeko intentzioa baino ez” zuten taldea osatu zutenean, baina “batzuen zoritxarrerako oihartzunarekin” jarraipena eduki zuen egitasmoak.

Bide emankorra egin du Donostian sorturiko ska-rock taldeak, sei disko grabatu baititu hamar urte hauetan: Ze esatek! (Baga-Biga, 2010), Rock & ron (Oihuka, 2011), Gu gara zuzenekoa (Oihuka, 2012), Ibuprofeno (Mirentxu Records, 2013), Inoiz egin dugun diskorik onena (Bonberenea Ekintzak, 2015) eta Ibilita ikasten da erortzen (Baga-Biga, 2017).

Bere azken grabazioa 2018ko Ibilaldia festarako sortutako “Taup!” abestia izan da. Agirian iragarri duenez, desegin aurretik azken bira bat egingo du taldeak aurten.

Ze Esatek agur agiria

Ze Esatek! taldeak agurraren berri emateko gaur zabaldutako agiria.


ETIKETAK:Ze Esatek!