Musika

badok

2016.12.14

badok

“Zirkorrika”, 20. Korrikako kantua

“Zirkorrika” du izenburu 20. Korrikako abestiak. Xabier Zabalak sortu du doinua eta Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak. Izenburuak iradokitzen duenez, Balkanetako zirku giroa dario Jarauta 69 txarangak eta Oreka TX txalaparta taldeko musikariek grabaturiko kantuari. Hainbat abeslarik hartu dute parte abestian, Izaro Andres, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Pettik hain zuzen. Kantuaren bideoklipa berriz, Hiru Damatxo Ideia Faktoriaren lana izan da.

Korrikaren hogeigarren aldia 2017ko martxoaren 30ean abiatuko da Otxandion, eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. Batzuk lelopean, batzeko deia egingo du Korrikak datorren urtean.

ETIKETAK:AEKEuskaraIzaroJarauta 69Jurgi EkizaKorrikaMiren NarbaizaOihana FernandezOreka TXPettiUxue AlberdiXabier Zabala