BADOK BLOGA

Tooth

2018.02.07

Tooth

4. eguna

Tooth 4

Atzo deskonexio eguna izan zen guretzako, ostera Pitu Muxikonen grabatutako abestien muntaketan murgilduta egon zen. Gaur arratsaldeko 15:00ak aldera baxuaren soinua bilatzen hasi gara. Bertako, utzitako eta etxeko makinekin. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Sarkor eta Gatibu taldeko kideei baxuarentzako materiala uzteagatik.

Baxuaren soinua lantzen ibili garen bitartean, bateria jasotzen ibili gara, grabazioa bukatu duelako. Gatibuko Gaizkaren bateria erabili dugu, eskerrik asko Gaizka!!!!  Bi egun egingo ditugu soinuak aurkitzen ahotsak sartzen hasi baino lehen. Diskoa itxura hartzen doan heinean motibazioak eta ilusioak gora egiten dute. Itxura ederra hartzen hasi da jada.
ETIKETAK:DiskoakGatibuGrabazioakIñigo EtxebarrietaSarkorTooth