Itsaso Gutierrez

Itsaso Gutierrez

(Donostia, 1978). Musika Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketak egin zituen EHUn. Musika eta biolin ikasketak ere egin zituen. Hainbat musika-taldetan ibili da, musika-egile, gitarra-jotzaile zein abeslari: Jauko barik (1997-2005), Keike (2006-2008), Xarma (2009-2011) eta ON (2012-). 2013. urtean ETEN egitasmoa jarri zuen abian, euskal musikaren bitartez emakumeen kontrako tratu txarrak nola irudikatu diren biltzeko; eta musikaren bitartez biolentzia hori ere salatzeko. 2009. urtetik 'Irutxuloko Hitza'-ko zutabegilea da, 'Loretopetik' atalean.