BADOK BLOGA

Tooth

2018.02.27

Tooth

7. eguna

Tooth 7

 

Aurreko egunetako ohiturari buelta bat eman diogu eta atzokoan gauez joan ginen estudiora. Mirriri abesteko falta zitzaizkion abesti biak bukatzera. Eroso eta lasai hasi zen Mirri diskoari izenburua ematen dion “_Amaierarik ez…” abestiaren estribilloak grabatzen. Tomak egin ahala itxura ederra hartzen hasi zen abestia eta detailetxo batzuk sartzeko okurrentzia ere eduki eta sartu genituen.

Hau bukatuta diskoko azken abestia grabatzeari ekin zion indartsu, gaueko ordu txikietaraino. Abesti azkarra eta indarrez betetakoa da eta orain dela urtebete joan zitzaigun persona bati eskainia dago, PULPO!! Bere omenez egin dugun abesti honek asko miresten genuen lagun honetaz hitz egiten du… Aproposa grabazioari amaiera emateko, berak nahiko zuen indarrararekin!!!! ZU ZARA ROCKA PULPO!!!

Dena grabatuta geratu da eta orain nahasketak egiteko ordua da!

ETIKETAK:GrabazioakPulpoTooth