Juan Gorostidi

Juan Gorostidi

Juan Gorostidi Berrondok (Altza-Pasai Antxo, 1956) bederatzi urterekin eskuratu zuen lehen gitarra, kolegioko errondailarako. Gerora etorri ziren orduko teklatuak (elizako harmoniumak eta organoa, barnetegi pobreei aberatsek oparitutako piano desafinatuak…), abesbatzetako entseguak, eta talde ye-yeak. Kontserbatorioko ikasketak ere egin zituen hainbat urtez, irakasle sadikoak ohikoak ziren sasoi urrun ilunetan, musika paradisu galduaren eremuetako bat bihurtu zitzaion arte. Egun, ia edozein musika entzuteko gai, musikaz pentsatzera ausartzen da, musika egiteko ezgai den hein berean. 'Lau kantari. Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Larzabal, Ruper Ordorika' (Pamiela 2011) liburuaren egilea da. Donostiako Tai Chi Chuan eskola zuzentzen du. Badu honetaz aparte beste blog bat: Sabeliztun (juangorostidi.info)