BADOK BLOGA

Tooth

2018.02.27

Tooth

Azken egunak

Tooth 8

Nahasketa prozesuan murgilduta konturatu gabe denbora eta egunak igaro dira… Grabazio prosezua bukatu eta gero nahasketekin ibili gara buru belarri azken egunotan. Atentzio handia jarri behar zaie nahasketei, azken finean diskoa bukatu orduko egiten duzun azken pausoa da. Gustura aritu gara, oso gustura, eta horrek gauza desberdin asko probatzeko aukera eman digu eta gauza askotan arriskatzeko.

Soinu gordina lortzearen aldekoak gara eta hori lortu dugu, baina momentuak eskatu ahala detaile eta soinu desberdinak gehituz.

Esan beharra dago lan honetan asko lagundu digula Iñigo Etxebarrieta Pitu-rekin lan egiteak. Estudioko lanak egiteaz gain, gure laguna da eta horrela izango ez balitz emaitza ez zen berdina izango, milesker IÑI!!! 

6 abesti, 6 testu, indarra eta sentimentua duen diskoaren grabazio prozesua bukatu dugu.

ETIKETAK:Iñigo EtxebarrietaTooth