Musika

Azaletik (XX): Maiatzaren lehena

ZARAMA  ELK-144

‘Dena ongi dabil’ (Zarama, 1987). Azalaren egilea: Roberto Moso.

Errepikatzen diren zeinuak batera ikustea gustuko dut.

ZA! RA!

Gustuko dut, masa astun bat bilakatzen delako. Zamari garrantzia eman. Muinak beti gogorrak.

Hau ez da gauza bera errepikatzen den kasua. Errepikatzen dena pilatzearen keinua da. Zeinuan forma semantikoak errekonozitzeko gai gara, eta keinuan forma soilik. Beti izango da kontuan mugimendua.

Kolorea eta marrazkiaren galdekizunak, ez dira deus isildu.

Super heroien komikitik gertu dagoen intentsitatea ageri da. Zamaren indarrez, gauza bakoitza bere lekuan dago jarrita, zentzuz egina da. Zentzu plastikoaz. Potentziaz. Leihoa irekiz sartu da tximista. Eta tarte gorriek erakartzen naute, kolore laua objektu eta  haragi egiten da. Hori da esaten dudana.

RA! MA!

Honek Sisifok ez bezala, zama bularrean darama, eta ez bizkarrean. Estropezu eginez gero nahiago du aurrera jauzi. Muturrez, aurpegiarekin lurra zanpatu, baina atzera eroriz gero, pisu guztia bularraren gainean eroriko zitzaion eta lurrean geldituko zen, zomorro gisa, hankaz gora eta besoak astinduz. Gizajoa!

MA! ZA! Dena ongi dabil.

Konposizio landua da. Mondrianek bezala, ingerada bertikalak, eguzkiaren izpiak lurraren kontra; eta horizontalak, lurraren banaketa zeruarekiko. Hauen intersekzioan, inguru-lerroa marraztuko da eta azalera gaindituko da. Eskala erlazioak sistema konplexuagoa eratzen du, non distantziak, laukizuzenak eta koloreak, konposizioa ahalegintzen dute eta denbora agertzen uzten duten.

ETIKETAK:azaletikDiskoakRoberto MosoZarama