Musika

Julen Azpitarte

2014.06.12

Julen Azpitarte

Disko kritika: ‘Azeriak’ (Bakelite)

 

azeriak-K

Sergio Llanosek eta Naiara Anasagastik aurten entzun dudan Euskal Herriko disko interesgarriena grabatu dute. Slide gitarrak bultzatutako Nora” doinutik, Etorri da niregana” iradokitzailera arte, diskoak folk, rock eta blues lurraldetik arrastatzen diren hamar kantu jasotzen ditu. Batzuetan, distortsio geruzekin ziztatuak, Azeriak”; besteetan, berriz, western giroetan sikatuak, Basoa”. Halere, basatza horretatik urruntzen diren harribitxiak ere biltzen ditu; esaterako, Begiak itxita” eta Indarra” dantzagarriak, edo, nire ustez, grabazioak gordetzen duen une goren eta sekretuena, Merkatura”: dub oihartzunekin estalitako doinua, Naiararen ahots misteriotsuarekin jantzia eta Sergioren gitarrak eragindako zertzelada oldarkorrekin hornitua.

(Berria egunkarian argitaratutako kritika)

ETIKETAK:BakeliteDisko KritikakDiskoakHemerotekaKritikak