Musika

badok

2018.03.14

badok

Broken Brothers Brass Bandek Dut moldatu du lan berrian

Broken Brothers Brass Band taldeak apirilean argitaratuko du bere laugarren diskoa, Txertaketa. “Agur Jaunak” kantu herrikoiarekin hasi eta amaitzen den lanak beste zazpi konposaketa biltzen ditu, tartean BADOK atariak gaur estreinatzen duen “Ezjakintasunaren kateak suntsitu”, Dut taldearen lehen diskoko abestiaren moldaketa. Hondarribiko taldeak erabilitako Miles Davis eta Marcus Millerren “Jean Pierre” melodiari keinu berezia egin dio Iruñeko haize instrumentuen bandak abestia egokitzerakoan. Hemen entzun dezakezu emaitza.

Broken Brothers berria

Broken Brothers Brass Band.

BBBBren ibilbide eta zabalpenean aurrerapauso handia ekarri zuen Ildoa landuz lan bikainaren ostean dator Txertaketa (Errabal Jazz). Hura bezala, Barañaingo Lanabe-Sustraian Records estudioan grabatu du eta kolaborazio ugari biltzen ditu, diskoa iragartzeko plazaratu duten bideoan ikus daitekeen bezala.

Txertaketa CD eta LP formatuetan argitaratuko da, eta Santi Leonek eta Lutxo Perezek idatzitako testu bana eramango du barruko liburuxkan. Leonek dioenez, “Broken Brothers Brass Banden musikak egunerokoa bizigarriago egiten duten ate horietako bat irekitzen digu. Ez eskapismorako ate bat; gauzak diferente pentsatzeko eta sentitzeko ate bat baizik”.

Ildoa landuz diskoaren harira BADOK atarian argitaratutako elkarrizketa irakur dezakezu hemen.

ETIKETAK:Broken Brothers Brass BandDutErrabalGaztelupeko HotsakLutxo PerezSanti Leone