Musika

Andoni Tolosa

2016.10.17

Andoni Tolosa

Disko kritika: ‘Om’ (Izaro)

izaro

Folk-pop garbia eta, jakina, melodikoa egiten du Izaro Andresek bere lehen disko luzean. Esparru ezin hobea bere ahots garden eta kantaera dardartiarentzat, kontatzen dituen istorio intimo eta barnerakoientzat. Horretaz gain, badira aipagarriak iruditzen zaizkigun kontu pare bat: alde batetik, konposizioei darien heldutasuna, azpimarragarria artista hain gazte baten lehen diskoaren kasuan, eta, bestetik, bertako kantari gazteen artean oso ohikoak ez diren iturri musikalen presentzia nabarmena. Folk kantaria da, baina folk anglosaxoi berritzaileari begiratzen dio Ez Dok Amairuri baino gehiago. Bi ezaugarriek are freskoago bilakatzen dute lan hau. Hasiera bikaina ibilbide musikal propioa eraikitzeko.

(Berria egunkarian, 2016ko urriaren 16an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakEz Dok AmairuHemerotekaIzaro