Musika

Disko kritika: ‘Zimur sendoak’ (Torii)

torii azala

Baionako Torii bandak estreinatu du I.O. (iparrorratza) zigilua. Jurgi Ekizaren ekimenez sorturiko bozgorailu berriak ikusgarritasuna eman nahi die Ipar Euskal Herriko euskarazko taldeei. Mugak ezartzen duen distantzia nabarmen txikitu den arren, hegoaldera iristeko ekimen propioa beharrezkoa da. Willis Drummond, 2zio, Begiz Begi edo Aguxtin Alkhat dira horren eredu. Torii-k ere izan nahi du zerrenda horren parte. Zimur sendoak lehen lan luzea hegoaldean findu dute, emaitza zinez ona lortzeraino. Bonberenea estudiora jo zuten Ekizak aholkatuta, eta hilabeteak eman dituzte Karlos Osinagarekin sei kantuak lantzen. Bi gitarren arteko jolasari garrantzia berezia eman diote. Musika tresna bakoitzak du bere lekua, eta ederki elkartzen dira egiturak sortzeko. Rock eta post rock doinuen artean daudela diote, Makur eta itsu” eta Oreka II” eredu.

(Berria egunkarian, 2016ko maiatzaren 22an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:2zioAguxtin AlkhatBegiz BegiDisko KritikakDiskoakEkizaHemerotekaIpar OrratzaToriiWillis Drummond