Ondarea

badok

2016.01.11

badok

‘Fiordoan’ (Jabier Muguruza, 1999)

Fiordoan

Jabier Muguruzaren laugarren bakarkako lan hau ez da aise sortu, aurrekoa ez bezala. Kostata, bai, kostata, baina zorionez emaitza antzekoa lortu du. Poemen kalitatea mantentzen da, mundu ezezagunak barneratzen ditugu berriro —ez bakarrik geografikoki (“Fiordoa udaberrian”), sentimenduen mapak jartzen dira berriro mahai gainean—. Paisaia mingotsak eta bakartiak —“Nik ez diot barrerik egiten”“A veces”—, amodiozko gorabeherak —“Iritziak euriaz”, “Gaua, hotza, negua”—, sexu sutsua —“Pantera emea”—, pertsonaia bitxiak —“Hiltzaile zuria”— eta haurtzaroaren oroitzapenak —“Amatxi pirata”, amama gogoan— nahasten dira lan berri honetan poema indartsuen pean. Jabierrez gain, Bernardo Atxaga, bere anaia Iñaki Irazu, Pako Aristi, Jose Luis Padron, Felix Francisco Casanova eta Bukowski dira autoreak.

Gainera, bi kantu berreskuratzen dira: Les Mecaniciens taldeak grabaturiko “Euskadi, jende gutxi” —oraingoan bossanova moduan— eta Jackson Browneren “Niño”. Ohi bezala, Txema Garces baxu joleak konponketa bikainak sortzen ditu eta Mikel Azpiroz eta David Gomez gazte katalana diskoak eskatzen zuen giro egokian aritu dira. Euskadin, Jabier bezalako kantari gutxi dago. Gehiago nahi/behar dugu/genuke.

Testua: Joseba Martin (Euskaldunon Egunkaria, 1999-12-11)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakEsan OzenkiFiordoanHemerotekaIñaki IrazuJabier MuguruzaJose Luis PadronJoseba MartinLes MecaniciensMikel AzpirozPako AristiTxema Garces