Musika

badok

2022.11.11

badok

Durangoko Azokako nobedadeen zerrenda, BADOKen

Hilabete baino gutxiago falta da Durangoko 57. Azoka hasteko, eta dagoeneko entzuteko moduan dago musika zerrenda. Lehen aldiz, zerrenda BADOK atarian dago aurten. Euskal musika taldeek azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen lagin bat dago han: 75 lan baino gehiago, estilo askotakoak.

Talde batzuen lehen lanak jasotzen ditu zerrendak (Goxua’n Salsa, Esti Markez, Mirua, Kristonak, Benizze), baita musikazaleek ondo ezagutzen dituzten talde batzuen berritasunak ere (Gatibu, Zetak, Eñaut Elorrieta, Izaro, Ines Osinaga…).

Zerrenda astero eguneratuko da, taldeek euren abesti berriak argitaratzen dituzten heinean. BADOKen egoteaz gain, azken urteetan bezalaxe, azokak musika zerrenda bat sortu du Spotify plataforman.

Durangoko 57. Azoka abenduaren 7tik 11ra egingo dute aurten, eztanDA! lelopean, eta, aurrez aurreko plaza izateaz gain, Interneteko dendari ere eutsiko dio, hilaren 7tik 10era. Urtero bezala, hamaika kultur jarduera izango dira Durangon egun horietan: disko aurkezpenak, solasaldiak, proiekzioak, antzezlanak… Azokak azaro amaieran aurkeztuko du egitarau osoa.

ETIKETAK:Durangoko Azoka