Musika

Nora Arbelbide

2015.06.29

Nora Arbelbide

EHZ, euskal taldeen oholtza

Euskal musika talde batzuekin aspaldiko lagunen arteko giroa sortuko da, hain segur. EHZren 20. edizioa dela,  talde zenbait ere hamarkada luzeetan ari direla, batzuetan EHZ bera izan dutela oholtza, horrek zapore berezia ekarriko die kontzertu batzuei. Dela Berri Txarrak edo Anestesia taldeen kasuan, adibidez.

ANESTESIA - EHZ
Anestesia, 2008ko EHZ-ko edizioan.

Beste talde batzuen kasuan, publiko baten parean lehen aldiz aritzeko parada ekarriko die EHZk. EHrZ ekimenaren bidez, plazara atera nahian dabiltzan taldeei jaialdian jotzeko aukera irekitzen die azken urte hauetan EHZk. Orain arte euskal herriko taldeei irekia zen ekimena, iaztik nazioartera zabaldu dute. Interneten bidez bataren edo bestearen alde bozkatzeko posibilitatea emate dutela. Aurten, lau euskal talde dira ariko EHrZren ekimenari esker: Goliath, Kasernarat, Kuma No Motor eta Bilbomatiks.

Hortaz, esperientziadunak batetik, hasi berriak bestetik, eta besteak, arte horretan, auzo edo lagun gisa etorririk, orohar, euskal taldeentzako plaza berezia izateko ohitura indartuz doa urtez urte EHZ jaialdia.

Hona hemen bertan ariko diren euskal taldeen zerrenda, aurkezpen bat eta baita jaialdian zehazki noiz ariko diren jakiteko aukerarekin.

Gainerateko informazio guztia, baita EHZ ariko diren talde guztien zerrenda hemen:

http://ehz-festibala.eu/festibala#egitaraua

Berri txarrak

(Larunbatean, 22:10ean)

https://www.badok.eus/euskal-musika/berri-txarrak

Taldea hobeki ezagutzeko, hona hemen ‘Iragana aurretik I’ dokumentalaren lehen zatiataldearen hasierako ibilbideaz eta nortasunaz :

Eta azken diskoaren nondik norakoaz: ‘Iragana aurretik II’:


Anestesia

(Larunbatean, 01:40ean)

https://www.badok.eus/euskal-musika/anestesia

Mikel Kazalizek Berria-n eman elkarrizketa: “Entzulea beti da kontserbadoreagoa”


Joseba B. Lenoir Gang

(Larunbatean, 23:50ean)

josebablenoirgang

Joseba B Lenoir Gang taldeko bost kideak.

Willis Drummondeko Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak) dira Joseba B. Lenoir Gang-a osatzen dutenak, Joseba Baleztenarekin (https://www.badok.eus/euskal-musika/joseba-b-lenoir).


Skakeitan

(Larunbatean, 21:20ean)

https://www.badok.eus/euskal-musika/skakeitan


Polygorn

(Ostiralean, 03:10ean)

polygorn

Polygorn taldea.

https://www.badok.eus/musika/instrumentuak-jaun-eta-jabe/

 

Old School Funky Family

(Igandean, 18:40ean)

AEBetatik ekarri funk estilo bat baldin badu taldeak, afrobeat doinuko erritmoak ere aurkitu daitezke bere groovean, zein Jazz europarretik edanak. Inprobisaketa ere gustuko du soilik instrumentuetan ­ baina hori bai, zazpi musikariren eskuekin­ oinarritzen den talde baionesak. EHZra apirilean grabatu Old School Funky Family  diskoaren soinuekin etorriko dira. “Diskorako nahi genuen zuzeneko saioetako energia berriz lortu. Zatiak landu ditugu ahal bezain bizia atera dadin, entzutean jendea ez dadin aspertu” esplikatu dio taldeko Jerome Martineau taldeko kideak Ipar Euskal Herriko Hitza-ri . “Grabaketa doi bat zuzenekoen baldintzetan egin dugu, moda zaharreko moldeak erabiltzen dituen estudio batean. Nortasun bat du soinuak, 70eko hamarkadan zen soinu hari hurbil. Puntako tresneria numeriko modernoekin diren ikaragarriko estudio bateko soinu hotz baten ordez, nahiago izan dugu soinu zikinago, vintageago bat bilatu”.

old

Old School Funf Family.

Martineauren elkarrizketa osoa hemen eta diskoa entzungai hemen.


Kuma No Motor

(Ostiralean, 23:00etan)

Eskola zaharreko hardcore punka du xede hirukote baionesak. 80ko hamarkadako Estatu Batuetako punk­-hardcorea, Eskandinabiako d­beat ukitua eta baita Euskal Herriko punk erradikala nolabait erreferentziatzat hartzen duela. Xubung musika taldearen hondarretatik sortu zen taldea. Baionan hardcorea egiteko elkartzen hasi zirenean sortu zen Kuma No Motor taldea. Bigarren diskoa grabatu berri dute, Panoptikoan. Euskaraz eta ingelesez kantatutako 10 kantu motz eta biziz osatua da lan berria.

Hemen entzun eta jaisten ahal da taldearen lana.

 

Bilbomatiks

(Ostiralean, 19:30ean)

Ska, Rocksteady, skinhead reggae, early reggae, dub, roots, dancehall, reggaea nahasten dituen talde energikoa da Bilbomatiks. Eszena gainean bederatzi lagun elkartzen dira, duten guztia emateko prest beti, denak dantzarazteko asmoz.

Hemen kantu bat.


Goliath

(Ostiralean, 18:00etan)

2014an sortu da Goliath, David Ondarz­en proiektu berria (Armendaritze, 1990). Post­rock eta folk estiloaren artean ibiliz, taula gainerako asmatu duen Goliath pertsonaiar­en bidez, bere musika munduan sartzeko gonbida luzatzen du, bakarrik, gitarra, teklatua eta perkusioak jotzen dituela. “Berez, aski herabea naiz; Goliath bilakatzen naizelarik, aldiz, mozorrotzen naiz, eta beste pertsonaia bat naiz, baina, aldi berean, ni naiz; paradoxikoa da. Antzerkia ere nahasten dut, maite baitut. Ez da kontzertu soil bat, show bat da. Gainera, ez nuen ene izenean egin nahi proiektua. Uste dut denborarekin istorio bat sortu dela; nahi nuen nortasuna eman pertsonaia interesgarria bilakatzeko, film bateko pertsonaia balitz bezala”, azaldu zuen Ipar Euskal Herriko Hitza-n.

Elkarrizketa osorik:


Kasernarat

(Larunbatean, 12:30ean)

https://www.badok.eus/euskal-musika/kasernarat

Tania de Sousa

(Ostiralean, 18:40ean)

tania

Tania De Sousa.

https://www.badok.eus/euskal-musika/tania-de-sousa


Pelax

(Igandean, 22:05ean).

https://www.badok.eus/euskal-musika/pelax

 

Ttek Elektrotxaranga

(Ostiralean, 17:30ean; larunbatean, 16:00etan; igandean, 13:30ean).

Txaranga estiloan eta elektrika lagun, ez dute lehen aldia izanen aurtengo EHZ. Eta aitzineko aldietan bezala, giro beroa sortzeko asmoarekin datoz berriz  jaialdira.

Uztailaren 5ean, igandean, kantaldi berezia, 16:40ean. Petti, Aguxtin Alkhat, Anje Duhalde eta Maialen Errotabeherek emanik.

 

Petti

https://www.badok.eus/euskal-musika/petti

Aguxtin Alkhat

https://www.badok.eus/euskal-musika/aguxtin-alkhat

Anje Duhalde

https://www.badok.eus/euskal-musika/anje-duhalde

Maialen Errotabehere

guz_korrikabaiona

Maialen Errotabehere.

https://www.badok.eus/euskal-musika/maialen-errotabehere