Musika

badok

2014.06.30

badok

Hainbat izen ezagun Donostia 2016ren kantu ofizialean

Oreka du izenburu Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren kantu ofizialak. Joan den larunbatean aurkeztu zen jendaurrean, Donostia 2016ren gunea zabaltzeko egindako Artejira festaren barruan, eta gaur ezagutu dugu kantuaren bideoklipa. Juantxo Zeberio pianistak sortu du musika eta Harkaitz Canok, Angel Errok, Uxue Alberdik eta Iñigo Goienetxek egin dituzte hitzak, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

Hainbat musikarik eta abeslarik hartu dute parte kantu koral honetan, eta horien artean euskal kantagintzaren izen ezagunak ditugu: Aiora Renteria (Zea Mays), Pello Reparaz (Vendetta), Ainara Ortega, Ines Osinaga (Gose), Jon Gurrutxaga, Hasier Oleaga bateria jotzailea, Elene Arandia (Tenpora), Oreka TX txalapartariak, Ainhoa Garmendia sopranoa, Wanka rap abeslaria (Selektah Kolektiboa)… Badira erdaretan abesten duten taldeetako musikariak ere: Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Francis Diez (Doctor Deseo)…  Hitzen egileetako batzuek ere ahotsa jarri dute kantuaren grabazioan: Angel Erro idazleak eta Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak, kasu.

Horrela dio kantuaren hitzak:

Oreka bi indar dira kontrako norabidean: nik sinesten dut zurean ta zuk sinetsi nirean.
No hay fuerza sin equilibrio ni medida sin exceso
la balanza se compensa repartiendo bien el peso
Soka zurrunean zuzen zalantzarik gabe goaz; soka malgua denean lagunduz gorputz osoaz
On cherche á perdre l’équilibre
De nos déserts et de nos peaux Afin de vivre heureux et libres Sans frontières et sans dra- peaux
I give, you take; you write, I read
In harmony and tolerance. Words forming stories of our lives
on the thread keeping our balance.
Balantzak beti-betitik
oreka hala sortzen du:
falta denetik ipini, sobran dagonetik kendu
Zalantza, balantza, orekaren dantza… erortzeak ez al du zutitzearen antza
Proyectando la mirada
mas allá de la apariencia desandando cada paso
que conduce hacia la inercia
Dantza gaitezen gauean dantza gaitezen goizean: ekilibriorik ez da mugimendurik ezean.
Oreka hitza bakoitzak modu ezberdinez dio, balantzak ertz asko ditu hamaika ekilibrio.
Kolpeka, banakako talkan baina taldeka orekan Indar horien sena
zurean ta gurean
Elkarren artean gauzatzen den sarean
Orekan bizi gara,
poztu bada, ta sena Holakoxea gizaki guztion barrenak
Ezbai etenganeaz blai ta zalantza arreak
Hiria kolorez jantziz, pooreka ortzadarrean Mila kolore orekan. Hemen Donosti-aldean
Oreka da samurtzea iluna argi printzekin, eguzki sapa freskatu bazterreko itzalekin.
Zalantza, balantza, orekaren dantza… erortzeak ez al du zutitzearen antza
Ibai batek eten zuen oinezkoaren ordeka: igeri ikasi behar busti behar dugu eta!
Harri batek eten zuen oinezkoaren oreka, baina harririk ezean nola pasatu erreka?
Ateetako sarrailak zabaldu ditzagun hitzez, teilatuetan harriak teilentzat bermea bitez
Soka-tiraren erdian dilindan dabil zapia: dantzari bat tentsiotik plaza erdira jalkia
Zalantza, balantza, orekaren dantza… erortzeak ez al du zutitzearen antza?
ETIKETAK:Donostia 2016GoseJon GurrutxagaKantuakSelektah KolektiboaTenporaVendettaZea Mays