2018.11.29
Fermin Muguruzak egin du datorren urteko Korrikaren kantua, “Klika”. Muguruzak kutsu arabiarreko elektro-rap abestia sortu du, euskal doinu tradizionalekin nahastua, eta berau kantatzeko Mad Muasel eta La Furia abeslariek lagundu diote. Gaur aurkeztu dute abestia, eta baita bideoklipa ere. Muguruza bera da bideokliparen zuzendari artistikoa.