Musika

badok

2016.12.13

badok

Gerra garaiko doinuak, ahoz gora abestuak

1936ko gerrari buruzko Oroiteria proiektu multimediaren behin betiko bertsioa aurkeztu du Berria egunkariak. Atariaren osagai berri ugarien artean, gerra garaiko doinu, bertso eta poema musikatuen grabazio berriak jaso dituzte Ahoz gora atalean. Hamahiru musikari eta bertsolarik kantu bana abestu dute a cappella, eta zenbait kasutan doinu propioa ere sortu dute. Leire Bilbao, Maite Larburu (Neighbor), Mursego, Miren Narbaiza (Napoka Iria, Perlak), Miren Oliden, Joseba Tapia, Xabi Bandini (Kerobia, Anticontinente), La Basu, Xabier Montoia, Jon Enbeita, Mentxu Alkorta, Mixel Etxekopar eta Jexux Mari Irazu dira ekimenean parte hartu dutenak. «Garai hartan, etxe barruan kantatzen ziren doinu horiek, eta gu ere saiatu gara grabazioei giro intimo hori ematen», azaldu du Amagoia Iban atariaren koordinatzaileak. Grabazio gehienak abeslarien etxeetan egin dira.

Captura de pantalla 2016-12-13 a las 9.33.22

Hauek dira Ahoz gora atalean bildutako kantuei buruzko datuak:

  • “Ekaitza” (Hitzak: Joxe Mari Lopetegi; Doinua: Joseba Tapia; Abeslaria: Leire Bilbao)
  • “Maritxo!” (Hitzak: Salbatore Mitxelena; Doinua: Maite Larburu; Abeslaria: Maite Larburu)
  • “Euria ta uria” (Hitzak: Santi Onandia; Doinua: Mursego; Abeslaria: Mursego)
  • “Gernika’ko uso txuriarena” (Hitzak: Telesforo Monzon; Doinua: Miren Narbaiza; Abeslaria: Miren Narbaiza)
  • “Len amar lagun giñan etxean” (Hitzak: Joxe Zapirain; Doinua: Joseba Tapia; Abeslaria: Miren Oliden)
  • “Neronek tirako nizkin” (Hitzak: Sebastian Salaberria; Doinua: Xabi Bandini; Abeslaria: Xabi Bandini)
  • “Gerrako gure ibilerak” (Hitzak: Pepe Bolunburu; Doinua: La Basu; Abeslaria: La Basu)
  • “Espetxeko kontuak” (Hitzak: Luis Rezola; Doinua: Joseba Tapia; Abeslaria: Joseba Tapia)
  • “Zutik ozta-ozta nator!” (Hitzak: Benantzio Irureta; Doinua: Herrikoia; Abeslaria: Xabier Montoia)
  • “Nork egin du gure galde?” (Hitzak: Iñaki Eizmendi ‘Basarri’; Doinua: Herrikoia; Abeslaria: Jon Enbeita)
  • “Erbesteko ametsak” (Hitzak: I.-ko Bakartiya; Doinua: Herrikoia; Abeslaria: Mentxu Alkorta)
  • “Haurtxo haurtxoa” (Hitzak: Piarres Larzabal; Doinua: Mixel Labegerie; Abeslaria: Mixel Etxekopar)
  • “Gerrako zauriei begira” (Hitzak: Jexux Mari Irazu; Doinua: Xabier Lete; Abeslaria: Jexux Mari Irazu)
ETIKETAK:AnticontinenteJexux Mari IrazuJon EnbeitaJoseba TapiaKerobiaLa BasuLeire BilbaoMaite LarburuMentxu AlkortaMiren NarbaizaMiren OlidenMixel EtxekoparMursegoNapoka IriaNeighborOroiteriaPerlakXabi BandiniXabier Montoia