Musika

Julen Azpitarte

2015.10.26

Julen Azpitarte

DISKO KRITIKA: ‘Han!’ (Han!)

Captura de pantalla 2015-08-13 a las 20.36.57

‘Han!’ (Han!, Bonberenea Ekintzak, 2015)

Elorrioko Han bandak lehen diskoa plazaratu du. Halere, taldekideen artean ibilbide luzeko musikariak daude: Ama Say eta Yakuzi-n aritutako Gorka, bai eta Lisabö-ren teknikari izandako Karlos ere. AEBetako 1980ko eta 1990eko indie-rocketik edaten duten bederatzi doinu sendo biltzen ditu grabazioak. Hala, lehenengo entzunaldiarekin batera, Husker Dü bandaren trazak nabarmentzen dira, batez ere, Igeri egiten” abestian. Pixiesen oihartzunak ere entzuten dira, esaterako, Mugitzen” abestian. Hala, gitarra zikin eta melodikoak egoki nahasten dira Nerearen ahotsarekin, oinarri erritmikoak irmotasuna transmititzen duen bitartean. Apuntatu ezazue Durangoko Azokako erosketen artean, aurtengo disko-uzta oparoa izango baita.

(Berria egunkarian, 2015eko urriaren 25ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Ama SayBonberenea EkintzakDiskoakHanHemerotekaKritikakLisaböYakuzi