Musika

badok

2019.11.12

badok

Iñigo Muguruza omenduko dute abenduaren 17an Bilbon

Iñigo Muguruza omenduko dute abenduaren 17an Bilboko Kafe Antzokian. Egun horretan 55 urte beteko zituzkeen Irungo musikariak, joan den irailaren 5ean hil ez balitz. Muguruzarekin aritu ziren musikari, idazle eta antzerkigileek hartuko dute parte omenaldian, eta haren sortzaile ibilbide osoko uneak izango dira ordezkatuta, Kortatu taldetik hasita Hiru Leike azken egitasmoraino. Sarrerak azaroaren 15ean, ostiralean, goizeko 11:00tan jarriko dituzte salgai Kafe Antzokiaren webgunean.

Iñigo Muguruza omenaldia

Iñigo Muguruzaren omenaldiko afixa.

 

ETIKETAK:Hiru LeikeIñigo MuguruzaKortatu