Musika

badok

2018.02.13

badok

Iñigo Muguruzaren talde berria ezagutzeko lehen aukerak

Duela hilabete batzuk aurreratu genizuen bezala, Lurra desegin orduko proiektu berria jarri du martxan Iñigo Muguruzak. Oraingoan Ane Odriozola abeslaria hartu du bidelagun Hiru Leike osatzeko. Indidxabak taldeko kidea da Odriozola. Azken urteetan Lurran gitarra akustikoa jotzen aritu ondoren, gitarra elektrikoari berriz heldu dio Muguruzak Hiru Leiken. Abenduaren 16an eskaini zuen bikoteak lehen kontzertua, Donostiako Guardetxean, baina datozen asteetan taula gainean ikusteko aukera gehiago egongo da. Oraingoz, hilean behin jotzea da Muguruzaren asmoa.

Hiru Leike

Iñigo Muguruza + Ane Odriozola = Hiru Leike.

Bikoteak ez du oraindik kanturik argitaratu baina Berako Atala estudioan grabatutako “Ez da euria” abestia entzun dezakezu hemen. Laster abesti horren bideoklipa aurkeztuko du taldeak. Oraingoz hauek dira Hiru Leike zuzenean ikusteko hurrengo datak eta lekuak:

  • Otsailak 16: Berako Kataku tabernan, 20:00etan  (+ Indidxabak)
  • Martxoak 10: Irungo Lakaxita gaztetxean, 20:00etan (+ Joseba B. Lenoir)
  • Apirilak 6: Donostiako Tabakaleran
  • Irailak 16: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, 20:00etan (+ Liher)
ETIKETAK:Ane OdriozolaHiru LeikeIndidxabakIñigo MuguruzaJoseba B. LenoirLiherLurra