Musika

badok

2017.11.07

badok

Bidehutsek kontzertu batean aurkeztuko du ‘Mirailak’ diskoa

Abenduaren 1ean kaleratzekoa da Bidehuts zigiluko taldeek prestatu duten Mirailak disko bilduma. Lan berezia izango da, taldeek elkarri egindako bertsioak jasoko baititu. Hori dela eta jarri diote honako azpititulu hau bildumari: Gure arteko begirada zeharkakoak.

Mirailak1

‘Mirailak’ disko bildumaren azala.

Zigiluaren 10. urtemuga ospatzeko aitzakian argitaratuko du Bidehutsek bilduma hori, eta kontzertu bakar baten bidez aurkeztuko du zuzenean. Abenduaren 16an izango da, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, eta 9 taldek hartuko dute parte: Anari, Audience, Inoren Ero Ni, Joseba Irazoki, Jupiter JonLisabö, Mursego, Nire eta Sacco. Kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke.

unnamed-8

 

ETIKETAK:AnariAudienceBidehutsInoren Ero NiJoseba IrazokiJupiter JonLisaböMursegoNireSacco