Musika

badok

2019.07.24

badok

Niketz taldearen bideoklipa estreinatu dugu, “Mugak”

Errefuxiatuen egoera dramatikoaren aurrean indiferentziaz jokatzeak dakarren gizatasun ezaz eta miseria moralaz ohartarazten duen abestia da “Mugak”, Niketz taldeak duela bi urte argitaraturako Frenetiko diskoan jasotakoa. Etxebarriko (Bizkaia) hirukoteak abesti horren bideoklipa plazaratu du orain eta BADOK atarian estreinatu dugu. Diskoan bezala, Jabi Guarrotxena Kapi-k (OST, Auritz, Porco Bravo…) kolaboratu du ikus-entzunezkoan, eta Euskadiko CEAR errefuxiatuen laguntzarako batzordeak ere lagundu du, hari esker hainbat etorkinek ere parte hartu baitute bideoklipean.

Niketz taldeko Txaber Miravalles abeslari eta gitarristak egin du bideokliparen edizioa eta errealizazioa.

ETIKETAK:AuritzCEARConserje del UniversoErrefuxiatuakEtorkinakJabi Guarrotxena 'Kapi'NiketzOSTTxaber Miravalles