Azken urteetako joerari eutsiz gero, dozenaka disko argitaratuko dira 2017an ere. Amorante, Bultz!, Maider Zabalegi, Kaskezur, Mikel Urdangarin, Beira, The Icer Company, Ekiza, Iker Lauroba edota Mushkum dira epe laburrean lan berriak plazaratuko dituztenetako batzuk.... gehiago irakurri
Donibane-Lohizuneko kantariak bossa nova, popa, rocka eta elektronika nahastu ditu Horeba taldearekin grabatutako diskoan. Lan bikoitz baten lehen zatia da 'dUAL 1/2: Gordeka'. Dualtasunari buruzko lana da, Murgiren beraren bidaia eta bizipenetatik abiatzen dena, eta emozioen gorabeherez mintzo da.... gehiago irakurri
Estu loturik deskribatu ditu Fermin Muguruza musikariak gizarte mugimenduak eta kulturgintza 'Meatzaleak' zikloaren barruan Bilboko Azkuna zentroan eskainitako 'Bilbo-BCN-Belfast-Berlin-Beirut-Bogota' hitzaldian. Hiriz hiri bizitakoak kontatuz erreparatu dio bere ibilbideari.... gehiago irakurri
Azken asteetan zabaldutako zurrumurrua baieztatu du Pi.L.T. taldeak: eszenatokietara itzultzea erabaki du. Taldeko partaide izandako guztiak elkartuko dira aro berri honetan. "Emanaldi gutxi batzuk" eskainiko dituztela azaldu du taldeak.... gehiago irakurri
Akerraren semeak direla diote, 'Independentzia ta Satanismoa' dute lelotzat, tatuajeak eta piercingak maite dituzte, eta doinu bortitzen zale dira. Aker Odol da, urtebetean hamahiru kontzertu eman, EP bat grabatu eta ETBko 'Udazken loreak' telebista saioan perretxikotara atera zen metal talde bikingoa.... gehiago irakurri
HatortxuRock jaialdiaren 20. ekitaldiak egun deseginda dauden hainbat talde berriz agertokian ikusteko aukera eskainiko du. Izan ere, Kerobia, Bizardunak, Ekon edota Ehun Kilo berriz elkartuko dira uztailaren 27tik 30era bitartean egingo den jaialdian jotzeko.... gehiago irakurri
Disko berria inoiz egin duten rockeroena dela esan dezakegu; talde moduan heltzen joan diren heinean, doinuak gogortzera jo dute, barruan duten surik kartsuena azaleratuz, eta Audioslave eta Pearl Jam taldeen ukitua nabarian utziz. (Ihintza Orbegozo)... gehiago irakurri
Iazkoak musikaren alorrean Euskal Herrian eta nazioartean emandakotik ale batzuk nabarmendu dituzte Inaxio Esnaola, Andoni Tolosa, Ihintza Orbegozo eta Julen Azpitarte BERRIAko kritikariek. Anari eta Willis Drummonden lanak azpimarratu dituzte, besteak beste.... gehiago irakurri
Single baten argitalpenarekin emango dio urte berriari ongi etorria Izaki Gardenak taldeak. Bi kantu plazaratuko ditu urtarrilaren 2an, formatu digitalean. Halaber, martxoan emango dio amaiera 'Aurri gara' diskoa aurkezteko birari.... gehiago irakurri
Hego Amerikako bost herrialdetan hainbat kontzertu eman ditu Berri Txarrak taldeak abenduko lehen bi asteetan; «pozik» itzuli dira, «berotasun handia» nabaritu baitute hango zaleen artean. Rock hirukoak irakaspentzat hartu du hain ezagun ez den lekuetan jotzea.... gehiago irakurri