Ruper Ordorikak inoiz baino pisu handiagoa eman die teklatuei 'Guria ostatuan' diskoan. New Yorken grabatu du, Kenny Wollesen, Jamie Saft eta Tony Scherr musikariekin. «Kantak oso pozik daude halako musikari artean», azaldu du Ordorikak. Ermuan aurkeztuko du datorren ostiralean.... gehiago irakurri
Willis Drummond taldeak 'Tabula rasa' lan berria argitaratuko du ostiralean. Diskoaren osatze prozesuaren eta taldearen egungo egoeraren berri ematen du BADOK atariak eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak elkarlanean ondutako bideo elkarrizketak.... gehiago irakurri
Skakeitan taldeak 'Galera' lan berria aurkeztuko du azaroaren 23an. Bere baitan sorpresa eta gonbidatu ugari gordetzen dituen diskoa da, bederatzi kantuez osatua. Gaurtik aurrera, egunero abesti baten nondik norakoak ezagutuko ditugu bideo baten bidez. ... gehiago irakurri
Lazkaoko taldearen jarioa sonoritate nabarmenen inguruan ardazten bada ere —stoner, hard-rock, eta abar—, ez da batere aspergarria, eta antzeko taldeek erakutsi ohi duten ibilbide monolitikoaren aztarnarik ez da nabaritzen. Ezuste txikiekin ondutako lana da. (Julen Azpitarte)... gehiago irakurri
Lau elkarrizketatu: Ion Arakistain, Aritz Ormazabal, Asier Maiah eta Mikel Vega. Hitzordua, Azpeitian. The Ex taldearen etorrerak posible egin du gustuko musikarien kontzertuak antolatu eta etengabe lurzoruaren pean bazterrak nahasten diharduen laukote honekin batzea.... gehiago irakurri
'Willis Drummond: jaiotza berri baten kronika' bideo-erreportajea eskainiko du BADOK atariak astelehenetik aurrera. Disko berriaren osatze prozesuaren eta taldearen egungo egoeraren berri ematen du Hiru Damatxo Ideia Faktoriak ondutako lanak.... gehiago irakurri
Haur eta gazteentzako disko-liburua kaleratu dute Jabier Muguruza musikariak eta Bernardo Atxaga idazleak: 'Harriaren hiztegia'. "Pop-rock kutsuko janzkera eman, eta kanta alaiak sortzea izan da gure obsesioa", azaldu du Muguruzak.... gehiago irakurri
Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidea bildu du Jon Eskisabelek 'Zutaz kantatzeko' liburuan. Disko berri bat ere ondu du taldeak, orain arte grabatu gabeko kantekin. Lau kontzertu emango dituzte abenduan, Durangon, Bilbon, Donostian eta Iruñean, 2017arekin batera eten mugagabea egin aurretik.... gehiago irakurri
Sakanako bost talde bilduko ditu etzi Altsasun Sakanako BERRIAlagunek eta Sakanako Mankomunitateak antolatutako kontzertuak: Tximeleta, Fran eta Zuriñe (Hesian), 4nek, Lur Larraza eta Luisillo Kalandraka eta Hi De Bei.... gehiago irakurri
Bere ibilbideko hirugarren diskoa aurkeztu du Baionako Begiz Begi taldeak: ‘Hatsa'. Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi izanagatik, sei piezako lana grabatu dute Kaki Arkarazok lagunduta. Ertz askotako estiloa jorratu dute, post-rocka oinarri. Euskal mitologia da letretako gai nagusia.... gehiago irakurri