RadioKultura irrati digitalak eta Kanaldude web telebistak elkarrekin landutako 'Hertzetan' musika emankizunaren hirugarren saioa ikusgai da dagoeneko. Aguxtin Alkhat izan da hil honetako gonbidatua. Zuzeneko emanaldiak eta elkarrizketak osatzen dute saioa. ... gehiago irakurri
BADOK atariak 2014ko azaroan izenburu berarekin estreinaturiko bi bideo-erreportajeetatik abiatuz, 'Iragana aurretik' Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentala osatu du Debolex ekoiztetxeak. Asteazken gauean ETB-1n eskainiko dute, eta larunbatean BERRIA egunkariarekin salgai izango da, 6 euroren truke. ... gehiago irakurri
Voltaiak 11 abestiz osatutako lan berria dakar rock eta stoner doinu zaleon gozamenerako; izan ere, aurreko diskoa gustatu bazitzaigun, bigarren hau borobila iruditu zaigu, rock gogorra eta desertuko doinuak konbinatzeko era aparteko honetan. ... gehiago irakurri
“Euskal Herriak rockeatzen du, eta nik, eta zuk, rockeatzen dugu». Kantu bakarreko aldarriak segida izan du. Gasteizko Tutan Come On bikoa bueltan da Emaidazu mainstream bigarren diskoarekin, bigarren stoner rock eztandarekin. Ikusgarritasunaren bila, Durangoko Azokan aurkeztu zuten lana. Hain zuzen ere, Musika Zuzenean atariaren postuan eskuratu zitekeen. Kanda eta Ibon bizardunak... gehiago irakurri
Amaia Zubiria kantaria gonbidatu du Antton Iturbek 'Soinu Eleak' elkarrizketa formatuan parte hartzera. Bederatzi kanta jarri dizkio gure kolaboratzaileak, eta haien harira Haizea, Walt Whitman, feminismoa, Napoka Iria, euskal zinema, Pott Banda, Oskorri eta beste hainbat izen eta gai azaldu dira solasaldian.... gehiago irakurri
EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatuta, 'Ez Dok Amairu oroituz' jardunaldiak egingo dira gaur eta bihar Donostiako San Telmo museoan. 60 eta 70. hamarkadetako garaia ikertzaile eta sortzaile gazteen eskutik gogora ekarriko dute.... gehiago irakurri
Hilean behin disko baten irudiaren inguruan aritzen da Elisabeth Dominguez Ran kolaboratzailea 'Azaletik' sailean. Oraingoan, Ramon M. Zabalegik Mursegoren hirugarren diskorako egindako azalak iradokitako saguzar-emakumearen istorioa ekarri du.... gehiago irakurri
Bere ibilbidean koska bat gorago jo nahi izan du 2zio rap taldeak 'Bideak' diskoarekin. Gorka Rodriguezek, Jo Olaskoagak eta Odei Barrosok osatzen dute taldea, eta onartzen dute egindako saialdia. «Aski serio hartu dugu gure lana, eta guk geuk sumatzen dugu aurrera egin dugun urratsa».... gehiago irakurri
Musikak urteon eman duenaren bilduma ez ezik, gai atenporalak ere jorratu ditu 'Entzun!' musika agerkariak, eta pop kulturaren inguruko hamaika artikulu dakartza 'Pop pilulak' fanzineak. Biak ala biak Durangoko Azokan eskuratu ahal dira asteartera bitartean.... gehiago irakurri
Fermin Muguruzak 'Irun Meets New Orleans' diskoa eta 'NOLA?' dokumentala plazaratu ditu New Orleansko musikariak makulu hartuta. Kortaturen, Negu Gorriak-en eta bere kantuak hango musikariekin grabatu ditu.... gehiago irakurri