Musika

badok

2020.12.18

badok

Sergeren bideoklip berria estreinatu dugu

Urtarrilean ikusiko du argia Serge bakarlariaren disko berriak. Leihotik mundura du izenburu Eraso! taldeko abeslariaren bakarkako bigarren lanak, eta zortzi kantu biltzen ditu. Horietako bat “Maleta prest” da eta gaur haren bideoklipa estreinatu dugu. Nestor Urdanpilleta da egilea.

Sergek 2019an kaleratu zuen bere lehen diskoa, Enarak itzuli dira, Gari Berasaluze idazlearen izenburu bereko hainbat poema musikatuz. Oraingo honetan Sergek berak idatzi ditu kantu guztien hitzak, batenak izan ezik, “Amaitu gabeko puzzleak” Berasaluzeren liburu horretako poema baten moldaketa baita. “Odola eta izerdia” jarri ditu Sergek kantu hauek sortzen eta horrek egiten du aurrekoa baino “askoz ere pertsonalagoa” izatea bigarren diskoa. Gaztain estudioan grabatu du berriro, Eñaut Gaztañaga soinu teknikariarekin.

ETIKETAK:Eñaut GaztañagaEraso!Gari BerasaluzeSerge