Musika

badok

2022.06.15

badok

Sharon Stonerren abesti berria estreinatu dugu, “Izan hare”

Sharon Stoner taldeak bi kantuz osaturiko EP berria kaleratuko du uztailaren 2an. Egun horretan Resurrection Fest jaialdian joko du Oñatiko (Gipuzkoa) hirukoteak, Viveiron (Galizia), eta hori ospatzeko Vol. 5 izenburuko lana argitaratuko du. Bertan jasotako “Izan hare” abestia estreinatu dugu gaur Erik Zubiriak egindako lyric bideo baten bidez.

Hiru urte igaro dira taldeak Erraietatik azken diskoa argitaratu zuenetik. Lan horrekin zazpi urteko etenaldia hautsi zuten Iñigo Ibarrondo (ahotsa, baxua), Egoitz Olalde (bateria) eta Mikel Zarketa (gitarra) taldekideek. Bi kantu berriak Oñatiko SEIAM estudioan grabatu dituzte eta Iban Yanizek egin du masterizazioa.

ETIKETAK:Erik ZubiriaIban YanizSharon Stoner