Musika

badok

2015.02.19

badok

Sorkun & DJ Pataren kontzertuak

Sorkun Rubiok urteetako isiltasun diskografikoa hautsi zuen iaz, birritan gainera. Alde batetik, Kashbaden itzulerako diskoa kaleratu zuen udaberrian, Arrakala, eta hilabete batzuk egroago, udazkenean,  Turn On The Radio. The Mixtape plazaratu zuen, DJ Pata disko jartzailearekin grabaturiko lana. Diskoaren 300 ale fabrikatu zituen eta Durangoko Azokan bakarrik jarri zituen salgai.

Sorkun & DJ Pata

Kashbadek urtarrilean eman zion amaiera Arrakala aurkezteko birari, eta orain Sorkunek iragarri du apirilean lau kontzertu emango dituela DJ Patarekin. “Ez da gehiagorik izango”, gaztigatu du Facebooken. Lau emanaldiak data eta leku hauetan izango dira:

  • apirilaren 23an, Bilboko Kafe Antzokian
  • apirilaren 24an, Gasteizko Gaztetxean
  • apirilaren 25ean, Donostiako Le Bukowski tabernan
  • apirilaren 26an, Irungo Kabigorri aretoan

Sorkunen ibilbidean ezohiko diskoa da Turn On The Radio. The Mixtape. Izan zere, sound system baten antzera, disko jartzaileak aukeratutako doinuen gainean abesten du kantari gipuzkoarrak. Zehazki, Portishead, Tego Calderon, 4Hero, Parafünk, The Sound Defects… dira DJ Patak erabilitako doinuen egileetako batzuk, eta Sorkunek berak eta Eider Rodriguezek sortu dituzte hitzak, besteak beste.

Turn On The Radio. The Mixtape entzuteko, sartu hemen.

ETIKETAK:Dj PataKashbadKodigo NorteSorkun