Musika

badok

2016.02.02

badok

JP Lohianek lau kontzertu iragarri ditu

Joseba Ponce

Joseba Ponce aka JP & Klonen Klana.

JP Lohian & Klonen Klanak lau kontzertu eskainiko ditu martxoan, iaz argitaratutako diskoa aurkezteko. Oraingoz lau emanaldi hauek baino ez ditu eskainiko Joseba Poncek osatutako taldeak. Hauek dira datak eta lekuak:

  • martxoaren 16an, Bilboko Kafe Antzokian
  • martxoaren 17an, Gasteizko Hell Dorado aretoan
  • martxoaren 18an, Miarritzeko Atabal aretoan
  • martxoaren 23an, Donostiako Gazteszena aretoan (Ze Premikin!!! jaialdiaren barruan)

Lau musikarik lagunduko diote Joseba Ponceri kontzertuotan: Galder Izagirre (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) baterian, Karlos Osinaga (Lisabö) baxuan, Gorka Sesma (Kashbad) gitarran eta Libe Garcia de Kortazar (Neubat, Sorkun, Libe) organoan.

Sarrerak salgai dira hemen.

ETIKETAK:DutGalder IzagirreGorka SesmaJoseba PonceJP Lohian & Klonen KlanaKarlos OsinagaKashbadKuraiaLibeLisaböNeubatSorkun