Musika

badok

2019.07.15

badok

Zea Maysek irailean grabatuko du disko berria

Zea Mays taldeak irailaren 1ean hasiko du disko berriaren grabazioa, lehen aldiz Andoaingo Garate estudioan. Bilboko laukotearen hamargarren lana izango da, estudioko bederatzigarrena, eta taldeak jakinarazi duenez, Campi Campook ekoitziko du, besteak beste Vetusta Morla eta Jorge Drexlerrekin lan egin duen ekoizle bera. Nahasketak berriz, Hector Castillok egingo ditu, New Yorken. David Bowie, Björk, Rufus Wainwright, Philip Glass eta beste hainbatekin aritutakoa da Castillo. Zea Maysek nabarmendu duenez, Campook zein Castillok hainbat Grammy sari jaso dituzte.

“Lanean gabiltza buru belarri sekulako diskoa egiteko, laster informazio gehiago!“, adierazi du taldeak sare sozialetan.

Zea Mays 2019

Aiora Renteria, Campi Campoo eta Iñaki Imaz ‘Piti’.

Zea Maysen estudioko azken diskoak —Harro (2016) eta Da (2013)— Dave M. Allenek ekoitzi zituen (The Cure, Neneh Cherry, The Sisters of Mercy…).

ETIKETAK:Campi CampooDave M. AllenHector CastilloJorge DrexlerNeneh CherryThe CureThe Sisters of MercyVetusta MorlaZea Mays